2019-09-14

Klima 1881 ETB

Klima... Tenperatura... ETB... 1881...

Iraila hontan, "Eguraldia", argazki exposizio, zera hortan,
1881etik tenperaturaren eboluzioa maparatu ziguten:
1881an orain baino hotzago egiten omen zuen...

Baina, 1881an eta geroago ere, termometroak non zeuden?
Azkar eta xinpleki esan-eta, Australian...

120 urte baino gehiago:

22 leku Europa-Asian (Txina=1, India=0)
17 leku Australian
3 leku Amerika osoan
2 leku uharteetan
0 leku Antartikan, Artikoan, Afrikan, Groenlandian...

120-90 urtekoak:

0 Mexiko iparretik Patagoniako hegoarte
0 Antartikan, Artikoan, Groenlandian
2 Txinan
3 Afrikan
6 uharteetan
7 India
etc

90-60 urtekoak:

0 Artiko eta Groenlandian
1 Antartikoan
4 Txinan
8 Afrikan
9 Indian
9 Mexiko iparretik Patagoniako hegoarte
13 uharteetan

GSN/GHCN   GCOS-CBSLC(NCDC)2010
http://www.wmo.int

Mundu osoko tenperatura 1978ko azaroatik ezagutzen dugu,
satelite batzuei esker.
http://www.remss.com

Beste tenperatura guztiak, behar den zehaztasunakin,
espekulazio hutsak dira!

Orain ere, termometro egokiak eta erabiliak, non daude???

(J.A.I.A., 2019-09-14)



























































2019-09-06

Eguzkia, Jupiter, Bizitza...

Eguzkia, Jupiter, Bizitza...
.
Zeruan urrun han dabil ixil Jupiter planeta haundia,
berari esker hemen gabiltza gureganatzen bizia.
Gure "laguna" dugu planeta eta esango egia:
dinosauruek bezala genuke desagertzeko zoria...
.
Baina lehenik Eguzkia dago zeruan didir berotzen,
bere argi eta beroak gaitu bizirik mantentzen.
Itzaliko da egun batean, baina ez hasi kezkatzen!
Zer garrantzi dute telebistan direnak hor agertzen???
.
"Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai" (1)
Lehertua zen izar batenak utzi zuten dena blai.
Gure planeta hortik sortu zen eta poliki eta lasai,
bizitzaren molekula haiek gure barruan daude esnai...
-
2019-09-04 Joxanjel
*
1)"Izarren hautsa" Xabier Letek idatziriko abestia da,
Leteren 1976ko "Kantatzera noazu" diskoan argitaratua.
*
Giza bakoitzok hiru garuna buru batean ditugu,
eta geroztik bere barruan hainbait arazo sor dugu.
Batak bai eta besteak ezetz, hirugarrena zalantzan;
hori gertatzen zait beti eta hemen naukazu balantzan.
(Joxanjel = J.A.I.A., 1983)