2013-08-25

Astopitoa errege

Astopitoa errege...
















Astopitoa errege

Argazkian, zirkuluaren barruan, Lurra ageri da.
Voyager 1 espazio-ontziak argazkitu zuen,
bertatik 6.000.000.000 kilometrotara zegoenean,
1990eko otsailaren 14ean.
-
Leku horretan gu bizi gera eta ez dago pakerik,
edozein ergel hor harro dabil, lepoarte armaturik.
Haundi-mandiek elkartzen dira, ezin konpondurik.
Hementxe bertan batzuk daude oraindik beldurturik.

Leku txiki bat Galaxian eta ezin bizi elkarrekin.
Jainko, errege edo ministro, borrokan beti besteekin.
Denak gainean egon nahi dute, berdin zaie norekin;
hori lortzeko arma eta diru ematen die interesekin.

Pertsona edo txinpantze izan, jerarkia beti sortzen.
Txikienak ere agintza izanik, errez zaigu bai harrotzen.
Baina beste bat gertuegi bada, laister dira haserretzen:
jokuan asko baldin badago, hor hasten dira borrokatzen.

Izar artean bizi arren, astopitoa da errrege:
futbolarik ez dagoenean, langileak badu atsekabe.
Horrela errez izango dira munduan bankeroak jabe:
kirolari eta "apezekin" jabetza lortzen arma gabe...
-
Erreferentziak:
NASA
Dumont, René.
Frank, Anne.
Laborit, Henri.
Rostand, Jean.
Weil, Simone.
-
(JAIA, 2013-08-25)