2009-09-20

Esnea eta GOSEA

Laborari, beti pleñi (?)

Iparraldeko 20 bat esne-ekoizleek 100.000 pinta
[litro] esne bota dute, telebista kamaren aurrean (1).
Traturak [traktoreak] eta otoak [kotxeak],
zergatik ez dituzte erre, Baionako
subprefekturaren aurrean?
Ostia!!!

FAO: 925 milloi pertsona gosete (hambruna,
famine)-pean "bizi" dira (2).
Gutxienez, aurten Afrikan 2 milioi baino gehiago
haur gosez hil dira (3).
Egunero 2.500 milloi pertsona 2 euro baino
gutxiagorekin "korrika" hiltzen dira (4).
Munduan, 4 segunduro pertsona 1 gosez
hiltzen da (5).

Erreferentziak:
1.ETB1, 2009-09-18
2.TVE txt 2008-10-16
3.Gara 2005-10-30
4.Berria 2005-09-10
5.TVE txt 2002-06-10

(JAIA, 2009-09-18)

Etiketak: , ,

2009-09-01

Gripe MALARIA Minbizi

Gripe Malaria Minbizi
Proiektu horietan laguntzen ahal duzu,
zure ordenagailua erabiliz
(batez ere, alperrik piztuta uzten duzunean).
Hara hemen helbide batzuk:
http://www.worldcommunitygrid.org
http://www.malariacontrol.net
http://boinc.berkeley.edu
Kontuz!
Arazo batzuk daude:
Hasieran ingelesa erabili behar da.
Ondoren, programa (Boinc) gaztelaniaz dago.
Lan bat egiteko denbora mugaturik dago.
Lana beti ondo ezin da egin:
gertatzen ahal da, lanaren %7a egin ondoren,
berriz hastean, %5a egin duzula esatea...
(JAIA, 2009-06-10)
Oraingoz, Malaria Control eta
Influenza Antiviral Drug Search [gripe]arekin
arazorik ez dago.
Baina, tarea 5 ordu 40 minutukoa izaten ahal da
eta egiten duzun lana 7 ordu 30 minutukoa
(Malaria)...
Edo tarea 7 ordu 50 minutukoa eta lana
16 ordu 50 minutukoa (Influenza)...
Beraz, epearekin kontuz!
MALARIAk (paludismoak) gripeak baino
pertsona gehiago hiltzen ditu:
minutu batean 2 haur hiltzen ditu:
egunero ia 3.000 eta urtero 1.000.000 bat
baino gehiago!!!
Ia denak behartsuak eta beltzak...
Erreferentzia:
Mundo Científico, abril 2003.
(JAIA, 2009-08-30)