2010-08-09

Argi-txakurrak

Argi-txakurrak
.
Jaungoikoa (Jainkoa, Jinkoa) eta behekoak...
.
Nire amak (Joakina Aizpurua), ume ginelarik,
animen historioak esaten zizkigun (1).
Aipatu ditanez, MariKontxi Etxeberria horrelakoak
entzunik dago.
.
1) Anima, historio:
Anima hitza latindik dator: anima. Eta nik anima
idatziko dut eta ez "arima". Euskaltzaindiakoek
horrela "nahi" badute ere!
Historio hitza latindik dator: historia. Eta nik
horrela idatziko dut, eta ez "istorio".
Eta ingelesez "story" baldin bada ere (eta ez
history), futitzen naiz!
Eta hau, gai nagusiari lotuta dago:
Jaungoiko haundiak (goikoak) eta "jainko"
txikiak (behekoak)...
Historia haundiak eta "istorio" txikiak...
.
Argi-txakurrak, sü txakürrak, metano eta fosfinaren
"erretzearen" ondorioak dira.
Hidrogeno fosforatuaren "su hartzea" da.
Deskonposizio lekuetan gertatzen da eta,
horregatik, baserrietako ukuiluetan ikusten
zituzten (edo hilerrietan).
Eta animak zirela, meza eske, uste zuten...
.
Noski! Eliz agintarientzat, hori dena sineskeria da...
Hori eta Mari, Basajaun eta besteak!
Eta lehengo euskal jaungoikoak:
Aituneo, Lacubegi, Peremusta, eta gehiago!
.
Kristauen "Jehova-Yave", JHVH, edo musulmanen
"Ala", Allah, egiazkoak al dira, bakarrak direlako?
Edo indartsuenenak direlako?
Horiek ere, hasieran, tribu batzuen "sineskeriak"
ziren...
Eta munduaren erdia armaz konkistatu ondoren,
bertakoak kristau edo musulman bihurtu zituzten...
Horrela asko izatea erreza da!
.
Kristauen JHVH, musulmanen Allah bezain bakarra
ote da?
Zeren, 3 baldin badira: aita, sema eta espiritu
santua... Bat nola egiten dute?
Eta ama???
.
Kristau edo musulmanek, ar (macho) batzuek
sortutako erlijio matxistak erabiltzen dituzte.
Eta, gainera, kristauen espiritu santua "uso"
bat ez al da?
Horrek, gure Marik baino gehiago balio al du?
EZ!!!
.
Anarkia!
.
Erreferentziak:
-Juan Arin Dorronsoro (1892-1972),
Izaskun Egiguren Imaz, 2009
-Science et Vie, juillet 1990
-www.virtualmuseum.ca
-www.fr.wikipedia.org
-Sagrada Biblia, Editorial Católica
-El Corán, Editorial Planeta
-Diccionario vasco-castellano,
P.Mugica Berrondo, 1981
-Pequeño Larousse Ilustrado, 1995
-Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar, 1993
-Hiztegia français-eüskara,
J.Casenave-Harigile, 1989
-Étymologie, Larousse, 1971
-Dictionnaire Harrap's, 1987
-Euskal Mundu-Biltzarra, I. alea, 1989
.
(JAIA, 2010-08-09)

Etiketak: , , , , , , ,