2008-05-31

Ataungo (olentzeroak) ikazkinak


Ataungo (olentzeroak) ikazkinak
.
Los carboneros de Ataun

Resumen:

En los años 1948-1950, en los bosques de
Ataun-Aralar, grupos de hasta 20 personas
se unían para hacer carbón de madera, durante
6-7 meses, llegando a llenar hasta 7.000-8.000
sacos.
(En los años 1890, se juntaban hasta 400
personas (Joan Arin, 1961) (1)).
.
Les charbonniers d'Ataun

Résumé:

Dans les années 1948-1950, dans les forêts
d'Ataun-Aralar, groupes de jusqu'à 20
personnes s'unissaient pour faire du charbon
de bois, remplissant jusqu'à 7.000-8.000 sacs.
(Dans les années 1890, il y avait jusqu'à 400
personnes (Joan Arin, 1961) (1)).
1.P.J.Aranburu, 2003, Ataungo ogibide...
.
Bai, Ataungo olentzeroak...
Olentzero ez al zen, bada, ikazkina?
.
Aita zenak


(Fermin Imaz Garmendia, 1920-1985)

esandako gehienekin oroitzen ez naizelako,
elkarrekin ibili ziren lagunetako bati

(Periko Arrondo),

galderak egin dizkiot eta,
hara hemen, erantzunen laburbilketa.
.
1948-1950 urteetan, Marumendi, Putterri eta
Aizkorrin ere, egur-ikatza egiten ibili ziren
F.Imaz eta P.Arrondo, beste batzuekin.
Besteentzat zenean, 20 bat biltzen ziren.
Berekasa ari zirenean, 10 bat izaten ziren,
txondorra egiteko.
6-7 hilabeteko lana izaten zuten, eta Eguberri
bezperarte lanean arituak izan dira.
Goizago ere etxeratuak izan ziren, txabola
gordetzeko zeukatan txakurra elurretan ezin
ibili zelako...
Urtero 7.000-8.000 zaku ikatzez betetzen
ahal zituzten.
Txabola egurrezkoa izaten zen eta gainean
paper-breatua (mundruntua) erabiltzen zuten,
dena babesteko.
Baba jaten zuten, etxetik eramandako jakiekin,
hiru otordutan.
Noizbait bazkari gabe gelditu ziren, baba
egosiekin zegoen ontzia erori eta babak
ardi-gorotzekin nahastu zirenean...
.
(JAIA, 2008-06-02)


.
Osaba

Jazinto Begiristain,

nire aita F.Imaz eta P.Arrondorekin ibili zen,
Allekon, ikatza egiten.
Martxotik udazken bukaerarte aritzen ziren.
Egur mozketan ari zirela, astean behin
etxeratzen ziren. Txondorrarekin ari zirela,
bi astean behin etxera etortzen ziren.
Txondorratik ikatza gauez ateratzen zuten.
txondor-larrainera, ondo itzalita zegoen
baieztatzeko.
Ahal zutenean, ardi-esnearekin, gauean
esne-zopak jaten zituzten.
(JAIA, 2008-07-03)