2009-09-01

Gripe MALARIA Minbizi

Gripe Malaria Minbizi
Proiektu horietan laguntzen ahal duzu,
zure ordenagailua erabiliz
(batez ere, alperrik piztuta uzten duzunean).
Hara hemen helbide batzuk:
http://www.worldcommunitygrid.org
http://www.malariacontrol.net
http://boinc.berkeley.edu
Kontuz!
Arazo batzuk daude:
Hasieran ingelesa erabili behar da.
Ondoren, programa (Boinc) gaztelaniaz dago.
Lan bat egiteko denbora mugaturik dago.
Lana beti ondo ezin da egin:
gertatzen ahal da, lanaren %7a egin ondoren,
berriz hastean, %5a egin duzula esatea...
(JAIA, 2009-06-10)
Oraingoz, Malaria Control eta
Influenza Antiviral Drug Search [gripe]arekin
arazorik ez dago.
Baina, tarea 5 ordu 40 minutukoa izaten ahal da
eta egiten duzun lana 7 ordu 30 minutukoa
(Malaria)...
Edo tarea 7 ordu 50 minutukoa eta lana
16 ordu 50 minutukoa (Influenza)...
Beraz, epearekin kontuz!
MALARIAk (paludismoak) gripeak baino
pertsona gehiago hiltzen ditu:
minutu batean 2 haur hiltzen ditu:
egunero ia 3.000 eta urtero 1.000.000 bat
baino gehiago!!!
Ia denak behartsuak eta beltzak...
Erreferentzia:
Mundo Científico, abril 2003.
(JAIA, 2009-08-30)