2019-09-06

Eguzkia, Jupiter, Bizitza...

Eguzkia, Jupiter, Bizitza...
.
Zeruan urrun han dabil ixil Jupiter planeta haundia,
berari esker hemen gabiltza gureganatzen bizia.
Gure "laguna" dugu planeta eta esango egia:
dinosauruek bezala genuke desagertzeko zoria...
.
Baina lehenik Eguzkia dago zeruan didir berotzen,
bere argi eta beroak gaitu bizirik mantentzen.
Itzaliko da egun batean, baina ez hasi kezkatzen!
Zer garrantzi dute telebistan direnak hor agertzen???
.
"Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai" (1)
Lehertua zen izar batenak utzi zuten dena blai.
Gure planeta hortik sortu zen eta poliki eta lasai,
bizitzaren molekula haiek gure barruan daude esnai...
-
2019-09-04 Joxanjel
*
1)"Izarren hautsa" Xabier Letek idatziriko abestia da,
Leteren 1976ko "Kantatzera noazu" diskoan argitaratua.
*
Giza bakoitzok hiru garuna buru batean ditugu,
eta geroztik bere barruan hainbait arazo sor dugu.
Batak bai eta besteak ezetz, hirugarrena zalantzan;
hori gertatzen zait beti eta hemen naukazu balantzan.
(Joxanjel = J.A.I.A., 1983)