2016-10-23

Gaiztoak Bankeroak HAMBRE

Gaiztoak asko dira munduan korbata garbi dutenak;
jende askoren beldurrarekin agintaritzan daudenak.
Gezurrak esan, legeak egin; gizonak dira gehienak.
Odol tanta bat bota gabe, besteen negarrekin bustienak.

Gaztain erreak jan ondoren, gauaren lehen orduetan,
etxeruntz abiatzen ginen, abesti bat ezpainetan.
Ilargi argitsua zeruan eta poza gure buruetan.
Etorkizuna jakinik gabe, gurasoekin hizketan.

Urteak joan, legeak etorri, betebeharrak guretzat.
España, Una, Grande y Libre; onurak beti beraientzat.
Patroi, bankero edo militar, agitzen zuten guztiontzat.
Bidetik irten bezain laister, zigorra errez denontzat.

Munduan zehar goseti asko penaz hiltzen da ixilean.
Millaka dira han egunero hiltzen direnak bazterrean.
Politikoek hitz jario dute, bankeroen babesean;
bi hauek kezkatuz gero, militarra hor da kalean.

Haundiki asko harropuzten da, baina zer du hortarako?
Penizilina edo aspirina, zer utzi du gerorako?
Hiru gol sartu baditu ere, langile askoren pozarako.
Wikipedian egon-eta ere, huts hilko da betirako!

(Joxanjel, 2016-10-23, 19:25, 20,3 ºC)
*
HAMBRE
Según la ONU, 800 millones de personas no tienen
suficiente comida y morirán antes de cumplir
los 40 años.
(TVE teletexto 1997-6-12)
-
En el mundo, cada 4 segundos muere 1 persona
por la desnutrición.
(TVE teletexto 2002-6-10)

60/4=15   15x60=900   900x24=21.000 egunero!
-
La desnutrición es la causa de la muerte de 5,6 millones
de niños al año (UNICEF).
(ETB2 teletexto 2006-5-3)

5.600.000/365,25=15.332 egunero!
*
Bankeroak
Goldman Sachs: B.Obama = Amen!, M.Draghi = Amen!
(Arte, 2012-9-4)
-
Lehman Brothers: L. de Guindos = Amen!
(http://es.wikipedia.org)
-
FMI: C.Lagarde = Amen!
(Le Canard Enchaîné, 2012-4-25)
-
Goldman Sachs, FMI, etc:
Zapatero = Amen!, Rajoy = Amen!
Sarkozy = Amen!, Hollande = Amen!
-
Amen = Hala izan bedi.
Amén = Así sea.
*
Anarkia!

(Joxanjel, 2016-10-23, 19:45)